XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argazkiz hornitua, paper satinatua.

Ez zara bibliofiloa baina opari bat egiteko eros dezakezu.

-Hamar dolar.

-Utikan!

-Jauna, nik uste nuen Kuba zela munduan liburuak merkeena dauzkan herria!

-Bai, baina kubatarrentzat: besteontzat garestitzen ari da dena hemen.

-Ba ote?

-Bai, eta gauza bat esanen dizut, argazkien erreprodukzioa oso txarra da!

Irteeran zain daukazu aingeru zaindaria.

Machinen kanta hartatik irtena bezain beltza, liburu bera lau pesotan lor dezakezula jakinarazteko.

Bere izena esaten dizu, eta zurea eskatzen eskua luzatuz.

Esan egin diozu eskua emanez, kalean dabiltzan turistak gaitzeko business bat egin berria duzula uste dutela.

Zedula erakusten dizu.

Han ez duzu ageri esan dizun izenik.

-Ez, niri Lazaro esaten didate santeriazalea naizelako, eta hori baita nire santua...

-Babalú-Ayé.

Harritu duzu, baina berehala nagusitu zaizu esanez zu ikusi orduko ohartu dela ez zarela turista arrunta, ez duzula lehen aldia Kubara zatozela:

-Erlojurik ez daramazulako, zuk ez duzu nahi beltzaranak etor dakizkizun hau eta beste eskaintzeko ordua galdetzearen aitzakian.

Hitz egiten dizun bitartean atzera jiratzen du burua emakumezko bat iragaiten den bakoitzeko, ipurdiari begi emanez.